Antzinako Rosa-Krutz Ordena Mistikoa
(Nazioarteko aurkezpena)
Ikurra
Urrezko gurutzea eta erdi-erdian arrosa gorri bat. Gurutzeak gizakiaren gorputza adierazten du eta arrosak garatze bidean den haren arima.
Izaera
Mundu mailako mugimendu filosofiko, iniziaziozkoa eta tradizionala, ez erlijiosoa, ez politikoa, gizon eta emakumeei zabalik dagoena, arraza, erlijio edota maila soziala kontuan hartu gabe.
Aldarria
“Tolerantziarik handiena independentzia sutsuenaren barruan”
Helburua
Rosa-Krutzekoek mendeetan zehar transmititu dizkiguten irakaspen filosofikoak iraunaraztea. Irakaspen hauek unibertsoaren, izadiaren eta gizakiaren misterioei dagozkie.
Rosa-Kruztarren kide kopurua
250.000 kide inguru mundu osoan.
Tradiziozko jatorria
Rosa-krutz tradizioak Egipto Zaharreko Misterioen Eskolan du oinarri, K.a. 1500. urte inguruan, XVIII. dinastiaren garaian. Historialari eta egiptologo gehienek onartzen duten eskola horietan iniziatuak bildu egiten ziren Munduaren Sorrerari buruz hitz egiteko, hortik datorkigu mistizismo hitza, misterioen ikerketa esan nahi duena. Denbora igaro ahala, ikerketa honek gnosis bat ekarri zuen, eta honen ezagupena Antziako Greziara, Erromara, Erdi Aroko Europara… igaro zen eta azkenean, XVII. mendeko rosa-kruztarren eskuetara iritsi zen.
Jatorri historikoa
Historia arloari jarraiki, esan behar dugu rosa-kruztarrak 1623. urtean atera zirela anonimatutik, eta euren burua ezagutzera eman zutela Frantzian, Pariseko kaleetan agertu zen txartel baten bidez: “Guk, Rosa-Krutzaren Ikastetxe Nagusiko diputatuok, hiri honetan ikusgarri den egoitza, baita ikusezina ere, hartzen dugu Gorenaren izenean…” Zenbait urte lehenago, hiru manifestu argitaratu zituzten garaiko pentsalariei eskainita: “Fama Fraternitatis” (1614), “Gonfessio Fraternitatis” (1615) eta “Christian Rosenkreutzen Eztei Kimikoak”(1616) izenekoak. 2001eko martxoan, AMORC-ek laugarren manifestu bat argitaratu zuen: “Positio
Fraternitatis Rosa Crucis” eta ondoren, 2014an, honako hau plazaratu zuten: “Apellatio Fraternitatis Rosa Crucis”. XVIII. mendean oso lotura estua izan zen Rosa-Krutzaren eta Frankmasoneriaren artean, nahiz eta gaur egun, bi erakunde horiek guztiz independenteak izan. XX. mendearen hastapenetatik AMORC-ek Orden Martinista Tradizionala babesten du. Orden hau 1743 eta 1803 urteen artean bizi izan zen Louis Claude de Saint-Martin izeneko filosofo frantsesaren garaikoa da.
Birsortzea
1990ean, Harvey Spencer Lewis (1883-1939) rosakruzismoaz interesatua zen esoterista amerikarra Okzitaniako Tolosara joan zen Frantziako rosa-kruztarren bila. Ordena garai hartan lozorroan zegoen. Rosa-kruztar frantsesek iniziatu zuten eta ordena Ameriketako Estatu Batuetan zabaltzeko agindua eman zioten. Haien ustez, horrela Amerikan indartuz gero, mugimendu rosa-krutza Europara itzuliko zen, berriz ere. Garai ilun haietan Lehen Gerla Handiaren itzala aurreikusten zen. Harvey Spencer Lewis-ek agindua onartu zuen eta ordenari “Antiquus Mysticusque Ordo Rosae Crucis” (Antzinako Rosa-Krutz Ordena Mistikoa) jarri zion. Honen bitartez, euren jatorri historiko eta tradizionalak nabarmen azaldu nahi zituen. Bigarren Gerla Handia bukatu ondoren, AMORC-en argia mundu zabalera hedatu zen.
Gaurko egitura
Gaur egun, AMORC mundu osoan zehar zabaldurik daukagu. Hizkuntza bera duten herri guztien barrutiek osatzen dute. Horrela badira Hizkuntza Ingelesaren Barrutia, alemaniar hizkuntzarena, frantziar hizkuntzarena, espainiar hizkuntzarena, italiar hizkuntzarena, errusiar hizkuntzarena, eskandinaviar hizkuntzarena, japoniar hizkuntzarena… eta abar. Barruti bakoitzak bere egoitza nagusia du eta Logia Handia deitzen zaio. Maisu Handi batek zuzentzen du eta hau bost urtetako agintaldirako hautatzen dute. Agintaldian errepika dezake, berriz hautatuz gero. Munduko barruti guztietako Maisu Handiek Kontseilu Handia osatzen dute eta haien buru Imperator izeneko burua dago. Azken hori ere bost urtetako agintaldirako hautatzen da, eta nahi izanez gero, agintaldia luza daiteke. Kontseilu Nagusiak ordena zuzentzen du. (Imperator hitza jadanik XVIII. mendean erabiltzen zen, eta “Imperare sibi” (Bere buruaren maisu) esamoldetik dator.)
Irakaspenak
1909. urtera arte Rosa-Krutz-aren irakaspenak ahoz aho eta belarriz belarri zabaldu ziren. Hori dela eta, garai zaharretan ordena elkarte sekretua zela pentsatzen zuten. Urte horretatik aurrera, irakaspenak idatzi egin zituzten. Ordutik monografiak lantzen dituzte eta hilero postaz edo interneten bidez kideei igortzen zaizkie. Irakaspen hauek hamabi arlotan banatzen dira eta arlo guztiak gai filosofiko eta mistikoen ikerketa nagusiari dagozkio: Izaera jainkotiarra, unibertsoaren sorrera, materiaren egitura, denbora eta espazioa, bizitzaren legeak, garapenaren xedea, giza arima eta bere ezaugarriak, kontzientziaren urrats ezberdinak, fenomeno psikikoak, heriotzaren eta berraragitzearen misterioak, sinbolismo tradizionala… Irakaspen hauek mistizismo mailako oinarrizko ikasketari zuzenduriko esperimentuak azaltzen dituzte: erlaxatzea, kontzentrazioa, sortze mentala, meditazioa, alkimia izpirituala…
Ahaideen arteko bilerak
Euren etxeetan ikasten dituzten irakaspenez gain, horrela nahi duten Rosa-Krutzaren kideak logietan bil daitezke eta elkarren arteko lanak burutu. Bilera hauen helburua kideen arteko ideien trukaketa da. Bilera horietan aztertzen diren gaiak kulturarekin eta filosofiarekin loturikoak izaten dira.
Logietan Rosa-Krutzaren iniziazio-irakaspenak ere ematen dira. Hauek ez dira beharrezkoak, baina bai gomendagarriak, oso interes izpiritual handikoak izaten baitira. AMORC-ek eskualde, mundu edo nazioarteko biltzarrak antolatzen ditu. Biltzar horietan, parte hartzen dutenen kopurua kontuan hartu gabe, ahaideen arteko ekitaldi mistikoak jorratzen dituzte.
Pertsonaia ospetsuak
Aurreko mendeetan pertsonaia ospetsuak izan ziren Rosa-Krutzaren kide edota ordenarekin harremanak izan zituzten. Horien artea aipa ditzagun: Paracelso (1493-1541), Francis Bacon (1561-1626), Michael Maier (1568-1622), Robert Fludd (1574-1637), Jacob Boehme (1575-1624), Comenius (1592-1670), René Descartes (1596-1650), Elias Ashmole (1617-1692), Baruch Spinoza (1632-1677), Isaac Newton (1642-1727), Wilhelm Leibniz (1646-1716), Benjamin Franklin (1706-1790), Saint-Germain kondea (1696?-1784), Cagliostro (1743-1795), Michel Faraday (1791-1867), Joséphin Péladan (1858-1918), Claude Debussy (1862-1918), Marie Corelli (1864-1924), Papus (1865-1916), Erik Satie (1866-1925), François Jollivet-Castelot (1868-1937), Nicloas Roerich (1874-1947), Ëdith Piaf (1915-1963), Yves Klein (1928-1962) eta abar. Gaur egun, AMORC-ek bere baitan izen handiko pentsalariak, zientzialariak eta artistak hartzen ditu, horietako batzuk anonimatuan direlarik.
> Retour à la liste des langues